"Bestea da mundua"

"Bestea da mundua" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotbestea-da-munduaquot/@@download/image/89p64beste.jpg
2008/10/04
kritika
Testua:
Idazlea: Joan Mari Irigoien
89.zenbakia
"Bestea da mundua"


Duela zortzi urte, Lur bat haratago nobela mardula plazaratu zuenean, askok esan zioten Joan Mari Irigoieni, hortxe egina zuela bere bizitzako lana. Hori ziotenek ez zuten asmatu, ordea. Bestea da mundua izeneko nobela hau Orbetarrak trilogiaren hasiera da, eta Irigoienek maiz egin duen bezala, familia bateko belaunaldi ezberdinen gorabeherak kontatzen dizkigu. Nazario Orbe da lehen ale honetako protagonista. XIX eta XX. mendeen arteko industrializazio prozesuan, Nazario hutsetik hasi eta handiki aberatsa bihurtuko da.