"Antologia apetatsua"

"Antologia apetatsua" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotantologia-apetatsuaquot/@@download/image/52p58-3.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Julio Cortazar
52.zenbakia
"Antologia apetatsua"
TXALAPARTA
171 orrialde




XX. mendeko literaturaren izen handienetako bat da Julio Cortazar. Cortazar 1914an jaio zen Bruselan, eta bizitzaren parterik handiena Argentinan eman zuen. Hain zuzen, bera izan da ipuingintza modernoaren mugarrietako bat —"Bestiario" (1951), "Final del juego" (1956) eta "Las armas secretas" (1959)—. Horrez gain, oso lan interesgarriak egin zituen nobelan: "Rayuela" (1963) esperimentala eta "Libro de Manuel" (1973), adibidez. Hain zuzen, Cortazarren lan oparoan aukeraketa egin beharra izan da Jon Alonso itzultzailearen arazo nagusietako bat. Horrez gain, itzulpengintza ere ez da lan samurra izan, Alonsok berak aitortu duenez "(…) Cortazarren gaztelania joriaren erritmoa eta musikalitatea, jazz ukitua, euskaraz ulergarria den testu batera isurtzea ez da batere erraza (…)". Emaitza bikaina da, baina.