Post-it bizitzak

Post-it bizitzak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Iolanda Zúñiga. Itzultzailea: Iñigo Roque Eguzkitza
162.zenbakia
Post-it bizitzak
Galizieraz idatzitako 46 istoriotxo dakartza Iolanda Zúñigaren liburuak. Orri eta erdiko luzerakoak dira gehienak, eta horietan, bazterreko pertsonaiak ageri dira, gure egunerokotasunean ihes egiten digutenak. Garraztasuna darie kontakizunei, barrutik datorren amorrua; ironia eta umore beltzetik ere badute. Tekila edatean bezala, narrazio bakoitzak eztarria pixka bat erretzen du, baina gorputza azkar ohitzen da eta gustura hartzen du azkenerako. Traba bakarra du, akaso: laburtasunak ez dizu nahi beste sartzeko aukerarik ematen, eta bizitza hauek, post-it-ek bezala, laster gal dezakete itsasteko gaitasuna.