Ni, Vera

Ni, Vera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ni-vera/@@download/image/2012614817Ni_Vera_Itxaso_Martin.jpg
2012/06/01
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Itxaso Martin Zapirain
130.zenbakia
Ni, Vera
Martina ez dago ongi, erotzeko zorian dela uste du. Ez daki zer gertatzen zaion, ezta nola konpondu ere. Mutil-lagunak bere esku den guztian laguntzen dio, baina berak ere ez daki zer egin, eta psikologoarengana joateko konbentzituko du. Arazoa konpontzeko irtenbiderik topatzen ez duenez, psikiatrikoan bizi izan zen birramona Verari buruzko informazioa topatzen saiatuko da Martina, berak zer duen jakiten lagunduko diolakoan. Kontakizun ausarta idatzi du donostiarrak.