Martutene

Martutene https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martutene/@@download/image/2012741834Martutene.jpg
2012/07/06
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Ramon Saizarbitoria
131.zenbakia
Martutene
Saizarbitoria eduki handiko liburu batekin etorri zaigu. Mamitsua gaietan, mardula deskribapenetan, kritiketan… lan bikaina, dudarik gabe! Izan ere, kasualitatea al da bost protagonisten artean Abaitua ginekologoa izatea, eta Julia, aldiz, itzultzailea? Ez, ez da kasualitatea, jorratutako gaien artean gizonek emakumeekiko duten ezagutza falta oso presente baitago, eta errealitatea islatzeko hitza zein hizkuntza erabiltzen ditu. Ongi neurtutako eleberria dugu, eta zeresana emango du, ziur.