Koldar hutsa zara

Koldar hutsa zara https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Aritz Gorrotxategi
166.zenbakia
Koldar hutsa zara
Peru da eleberri honetako protagonista, gizartearen ohiko bidetik atera eta bere ibilbide propioa egin nahi duen mutila. Bere adinkideak diren batzuekin eta helduagoak diren beste batzuekin biltzen da Krapula tabernan. Bertako harremanek eta elkarrizketek pisu handia izango dute bere bizitzako zati batean. Hainbat gai ageri dira liburuan: garaiko egoera politikoa, familia kontuak, bikote harremanak, arbasoen balentriak... Lehenengo atala, luzeena, iraganeko gertakari eta bizipenei buruzkoa, mamitsua da eta zer pentsatua ematen duena. Bigarren atalak, orainaldikoak, borobildu egiten du guztia, baina kontakizuneko zenbait trama behartu samar gelditu dira.