Karanbola toxikoak

Karanbola toxikoak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Andoni Urzelai
172.zenbakia
Karanbola toxikoak
Hamazazpi narrazioz osatutako liburua da Andoni Urzelaik kaleratutako hirugarrena. Pertsonaia batzuk behin baino gehiagotan agertzen dira eta, horrek lotura ematen dionez, nobelatzat ere har daiteke. Kontakizunen artean bada garrantzia berezia duen gertaera bat: K taldekoek euskal kultura diru publikoz laguntzen duten erakundeen kontra egindako erasoak. Hainbat trama eta pertsonaia ageri dira jazoera honen inguruan: Twitterren sortutako nortasun anonimoak gain hartuko dion itzultzailea; ETAren garaia ezagutu eta gero, egoera berrira egokitzen saiatzen ari diren Errazkin eta Madariaga ertzainak; libururik publikatu ezinean dabilen idazle zapuztua, bere lagun tabernaria eta neska-laguna; bere izatearekin ernegatuta eta aspertuta dagoen psikoanalista; ametsak borondatearen arabera manipulatzen dakien eta, horren ondorioz, mundu paraleloan ere bizi den gizona... Pertsonaia batzuek karikaturak diruditen arren, istorioa aurrera doan heinean, gero eta xehetasun eta dimentsio handiagoa hartzen dute. Umore beltzez eta ausardiaz kontatutako frustrazioak dira nagusi, zorioneko karanbola honetan. Irakurri beharrekoa, zinez.