“Hoteleko kontuak”

“Hoteleko kontuak” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hoteleko-kontuak/@@download/image/23p46-3.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Asier Serrano
23.zenbakia
“Hoteleko kontuak”
APOKALIFTIN KULTUR ELKARTEA
106 orrialde



Mundua hoteleko gelez osatua dagoen kosmos imaginario bat bezala uler daiteekela iradokitzen digu Asier Serranok 001 gelan. Bizitza bidaia askoz osaturiko bidaia irekia dela, alegia. Zamboangatik Donostiara; Lisboatik Londresera; Zittawtik Vigora; edota Samarkandatik Rancaguara. Guztietan gela asko daude, pertsona asko, istorio ezberdinak. Gaua, musika, bakardadea, heriotza, alkohola... Galtzaileen unibertsoa poesiaz beterik dagoen hotel erraldoia da, dagoen lekuan dagoela ere. Poesiak eta narrazio laburrak tartekatuz, hotel abstraktu eta imaginario bateko kontuak biluzten dizkigu Asierrek. Edozein hiritako edo portutako bazterretan topa dezakegu notatxo hori, norbaitek utzi duen mezu hori: "Itxoin, azalduko naiz". Gela ezberdinak daude itxaroteko.