Hondamendia

Hondamendia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/15
kritika
Testua:
Idazlea: Xabier Montoia
170.zenbakia
Hondamendia
Idazleak hemeretzi narrazio bildu ditu, eta guztietan hondamena edo gainbehera ageri da, liburuaren izenburuak ondo adierazten duen moduan. Lehen atalean, historian gertatutakoak daude; bigarrenean, gaur egungoak; eta hirugarrenean, etorkizunean irudikatutakoak. Lehen atalean, oso modu sotilean garatu ditu kontakizunak eta zantzuei esker zer garai eta gertakizuni buruz ari den antzeman daiteke. Beharbada, zati horretakoak izan daitezke, erreferentzia faltarik izanez gero, irakurlearentzat astunenak. Besteak arinagoak dira eta nahiko irakurterrazak. Guztietan dago, dena den, Montoiak berezko duen zorroztasuna eta narraziorako abilezia.