Atertu arte itxaron

Atertu arte itxaron https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Katixa Agirre
164.zenbakia
Atertu arte itxaron
Uliak eta senar Gustavok Madril utzi eta emakumearen sorterria, Euskal Herria, hobeto ezagutzeko bidaia egingo dute, auto erosi berrian. Arabako lautada, Bilbo, Lekeitio, Baztan eta beste zenbait txoko bisitatuko dituzte. Kazetari baten agerpenak bidaia aztoratuko die, ordea, biek barruan gordeta dituzten sekretuak eskuetan lehertzeraino. Bidaiaz gain, kontatzen diren istorioetan ere, gatazka eta honen aurrean hartzen dugun jarrera dira nagusi. Liburuan aurrera egin ahala, geruza gehiago agertzen dira, eta horrek irakurtzen jarraitzeko grina pizten du. Kanpo eta barne bidaia egiteko modurik atseginena da hau.