“Arratseko ahotsak"

“Arratseko ahotsak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arratseko-ahotsakquot/@@download/image/37p46-3.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Natalia Ginzburg
37.zenbakia
“Arratseko ahotsak"
Itzultzailea: Pello Lizarralde
IGELA
151 orrialde




Italiako herri txiki bat. Irudikatua. Hiritik hurbil. Ehunak egiten dituen fabrika da herriaren sostengu ekonomikoa. Ballota zaharraren fabrika. Ballota sozialista. Gerra aurreko eta ondorengo gertaeren berri ematen zaigu eleberrian zehar. Ballotaren seme-alabak eta haien gorabeherak. Gemmina, Vincenzino, Maria, Raffaella eta Tommasino. Ezin ahaztu daitekeelarik Purillo lehengusua. Faxista. Ergela, beharbada, baina lortu nahi dituen gauzak lortzen dituena. Ezta Nebbia komunista ere. Hari nagusia, ordea, Tommasino eta Elsaren arteko maitasun harreman ezkutua da. Hirian aurkitzen dute elkar, Selecta izeneko liburutegian. Tommasinok, ordea, ez du Elsarekin ezkondu nahi. Tommasino gogaitua dago herriarekin. "Denek espero zutena egin behar nuen", dio une batean. Elsaren ahotik dugu guztiaren berri. Elsa baita eleberri bikain honen narratzailea. Narratzaile eta protagonista. Galtzen ari den mundu baten lekuko.