Adiskide paregabea

Adiskide paregabea https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Elena Ferrante. Itzul.: Fernando Rey (Igela)
168.zenbakia
Adiskide paregabea
Lenúk deia jaso du eta bere txikitako laguna den Lila duela bi astetik desagertuta dagoela jakin du. Gertaerak, oroitzapenak eta sentipenak astindu dizkio eta euren historia idazten hasi da. Honela izango dugu Lenú eta Lilaren  haurtzaro eta nerabezaroaren berri. Napoliko auzo txiro batean kokatuko gaitu, gerra ondorenean. Lenúk Lilirengan erreparatu du umetatik, haren izaera bereziak txundituta, bere izate eta jokamoldeekin zerikusi handirik ez duelako. Denboraren poderioz, bi neskatilen artean harreman sendoa sortuko da, sarritan dependentziazkoa ere badena. Ingurukoek ere badute eragina, noski, euren bizimoduan: senitartekoek, irakasleek, ikaskideek, bizilagunek... Auzoko familien argi-ilunak ere agerian geratuko dira, eta zenbait pelikulatan ikusitako italiarrekin identifikatuko dituzu. Liburuaren erdialdetik aurrera, giroak itolarria sortuko dizu agian, eta nekatzen hasiko zara, baina Lenúk uda inguruko herri batean egindako egonaldiak arnasa ematen dio istorioari, eta hortik aurrera suspertu egiten da. Liburua irakurrita eskaera bakarra izango duzu: istorio honi jarraipena ematen dioten gainerako liburuak euskaraz irakurri ahal izatea.