Un otoño sin Berlin

Un otoño sin Berlin https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
kritika
Testua:
Zuzendaria: Lara Izagirre
Aktoreak: Irene Escolar, Tamar Novas, Ramon Barea.
167.zenbakia
Un otoño sin Berlin
Zornotza eta inguruak eszenatoki dituen drama intimista honek June du protagonista, joan zen bezala, ezer esan gabe, etxera bueltatuko den gaztea. Han, familiarekin, eta batez ere, Diegorekin zuen harremana berreskuratu beharko ditu. Ekintzak bainoago sentimenduak ditu hizpide, eta horiek transmititzeko estetika bereizgarria baliatzen du Izagirrek. Irene Escolarren lanak guztiz bereganatuko zaitu.