Inherent Vice

Inherent Vice https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua:
Zuzendaria: Paul Thomas Anderson.
Aktoreak: Joaquin Phoenix, Josh Brolin, Katherine Waterson.
160.zenbakia
Inherent Vice
‘Doc’ Sportello detektibeak neskalagun ohiaren maitale berriaren desagerpena ikertuko du Thomas Pynchon idazlearen eleberriaren moldaketa honetan. Narrazio molde konplexu eta laberintikoengatik ezaguna da Pynchon. Hala, ikusteke zegoen zein zuzendari ausartzen zen bere eleberrietako bat zinemara moldatzera. Anderson izan da lehena, eta ondorioa zera da: estiloz betetako film ero bezain dibertigarria.