Zimur sendoak

Zimur sendoak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/15
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Torii
175.zenbakia
Zimur sendoak
I.O. (iparrorratza) zigilu berria Torii taldearen diskoarekin estreinatu da. Bertan bi gitarren artean sortzen diren elkarrizketak dira protagonista. Hamabi soka horien gainean ederki moldatzen dira Baionako funanbulistak post-rock atmosfera indartsuak zati melodikoagoekin uztartuz. Erritmo aldaketa horiek ongi islatzen dute Kontrolpean II abestiak eta buruan iltzatua geldituko zaizu riff zoragarria. Ahotsa ere oreka ia hauskor horretan abileziaz mugitzen da, orain suminkorrago, orain bareago. Zintzotasuna dario, gustu honez landutako arnasgunea, munduko zarataz ahazteko.