Billie Eilish-ek zintzotasunez hitz egin du bere sexualitateari buruz elkarrizketa berri batean

Billie Eilish-ek zintzotasunez hitz egin du bere sexualitateari buruz elkarrizketa berri batean “Ohartu nintzen nire aurpegia bagina batean nahi nuela”, esan du abeslariak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/billie-eilish-ek-zintzotasunez-hitz-egin-du-bere-sexualitateaz-elkarrizketa-berri-batean/@@download/image/Captura de pantalla 2024-04-29 a las 11.48.21.png
2024/04/30
“Ohartu nintzen nire aurpegia bagina batean nahi nuela”, esan du abeslariak.
Billie Eilish-ek zintzotasunez hitz egin du bere sexualitateari buruz elkarrizketa berri batean

Billie Eilish-ek Rolling Stones aldizkarirako berriki eskainitako elkarrizketan aitortu du bere sexualitatea “ezagutzen” hasi baino ez dela egin. Dakigunez, 22 urteko abeslariak alde egin izan du beti etiketetatik. Iaz Variety aldizkarian aitortu zuen “fisikoki emakumeek erakartzen” dutela. Geroago, sareetan argitu zuen “gizonezkoak eta emakumezkoak” gustatzen zaizkiola, eta bakean utz zezaten ere eskatu zuen.

Ordutik, Lunch deitutako abesti berria argitaratu du. Bertan azaltzen du neska batekiko horrenbesterainoko erakarpena sentitzen duela, janaria balitz bezala bera jaten irudikatzen duela. Orain, Rolling Stone aldizkariko elkarrizketan azaldu du diskorako abesti hori idazterakoan hasi zela bere sexualitatea ezagutzen. “Emakumeez maiteminduta egon naiz bizitza osoan, baina besterik gabe ez nuen ulertzen, aurreko urtera arte, konturatu nintzenean nire aurpegia bagina batean nahi nuela”.


Eilish-ek aldizkariari aitortzen dio aurretik ez zuela sekula aurreikusi bere sexualitateaz hitz egitea. “Inork ez luke bultzatuta sentitu behar gauza bat edo bestea izatera, etiketa gehiegi daude leku guztietan”, azaldu du. “Bere sexualitatea ezagutzen ez duen jendearekin aurkitu naiz, edo ez direnak eroso sentitzen berrogei, berrogeita hamar edo hirurogei urte dituzten arte. Denbora behar da norbere burua ezagutzeko”.

Abeslariak, elkarrizketan gehitu du bere buruari ematen dion plazera oso lagungarria zaiola. “Jendeak masturbatu egin behar luke”. Ezagutzera eman duenez, ispiluaren aurrean masturbatzea gustatzen zaio: “Kitzikagarria zait eta, gainera, nire gorputzarekin gordinki aurkitzen naiz, nire gorputzarekin maitasun konexioa pizten dit, sekula aurretik sentitu ez dudan bezala”. Amerikarrak argi du “ispilura begiratu eta 'orain oso ongi ikusten naiz' pentsatzea" oso erabilgarria dela. "Zure burua ongi ikusteko egoera kontrolatu zenezake. Argi apalago bat jarri, jantzi jakin bat edo postura jakin batean ipiniz. Nire burua begiratzea, nire burua plazera sentitzen begiratzea, lagungarria izan da nire burua maitatu eta onartzeko. Ahaldunduta eta eroso sentitzen lagundu dit”, dio masturbatzeari buruz.

Sexuaz hitz egitearen tabua alboratu behar genuekeela ere aldarrikatu du: “Jendea deseroso sentitzen da sexuaz hitz egiten, harritu egiten dira emakumeak sexualitateaz eroso hitz egiten ikustean. Uste dut oso gaizki ikusia dagoela eta honek aldatu egin behar lukeela. Sexuak, batzuetan salba gaitzake”. Billie Eilish-en disko berria, Hit Me Hard and Soft deituko dena, maiatzaren 17an kaleratuko da.