Memeka lehiaketan aukeratutako lanen artean bozkatzeko epea zabaldu dute

Memeka lehiaketan aukeratutako lanen artean bozkatzeko epea zabaldu dute Ostegunera arte eman daiteke botoa hogeita hamar memeren artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/memeka-lehiaketan-aukeratutako-lanen-artean-bozkatzeko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/memeka albiste.png
2024/04/30
Ostegunera arte eman daiteke botoa hogeita hamar memeren artean.
Memeka lehiaketan aukeratutako lanen artean bozkatzeko epea zabaldu dute

Azkue Fundazioak eta Iametza enpresak antolatutako Memeka meme-lehiaketa bozketa fasera iritsi da. Guztira, hogeita hamar meme igaro dira bigarren fasera eta boto edo like gehien jasotzen dituzten bi memeak izango dira irabazleak.

Bozketa fasera igaro diren memeak www.memeka.eus web orrian edo lehiaketako Instagram-ean (@memeka) edo Pixelfed-ean (memeka.eus) topa daitezke. Bertan kuxkuxeatu eta botoa eman beharko da gogokoenaren alde maiatzaren 2ra arteko epean.

Bi sari izango dira: bata, webgunearen bidez bozka kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat, 200 euro; eta bestea, Instragram eta Pixelfed kontuetan (biak batuta) like kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat, 150 euro. Saritutako memeekin serigrafiatutako kamisetak ere jasoko dituzte irabazleek.

Meme irabazleak maiatzaren 3an iragarriko dituzte.