Bilboko FANT zinemaldi fantastikoaren hogeita hamargarren edizioa ostiralean hasiko da

Bilboko FANT zinemaldi fantastikoaren hogeita hamargarren edizioa ostiralean hasiko da Javier Bonet, Ivan Miñanbres eta Celine Rouzeti egingo diete aitortza edizio honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-fant-zinemaldi-fantastikoaren-hogeitamargarren-edizioa-ostiralean-hasiko-da/@@download/image/_55A2013.jpg
2024/04/30
Javier Bonet, Ivan Miñanbres eta Celine Rouzeti egingo diete aitortza edizio honetan.
Bilboko FANT zinemaldi fantastikoaren hogeita hamargarren edizioa ostiralean hasiko da

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 3tik 11ra izango da martxan, eta Campos Eliseos antzokian egingo den galarekin emango diote hasiera ostiralean. Laura Alveak zuzendutako La mujer dormida (2024, Espainia) thriller psikologikoa proiektatuko dute bertan.

Ondoren,  hamahiru film labur proiektatuko dira: Eneko Sagardoyren Betiko gaua; Kim Maitenyren Betizu buru; Pablo Rioren Conej Steps out;  Nitya Lopezen Deadly Draw;  Ekain Irigoienen Europa; Lorenzo Ayusoren Extrema grave;  Uxuri Etxegiaren Feminancy;  Rubi Rocken Hado Imanol Ortizen Jende arrotza; Gaston Haagen Nada de nada; Jose Luis Acostaren Ni lobos ni corderos; Martin Romeroren To bird or not to bird, eta Sonia EstevezenTxotxongiloa.

Bestalde, Cameron Cairnes eta Colin Cairnes zuzendarien Late night with the devil filmak emango dio amaiera jaialdiari, maiatzaren 10ean, BBK Aretoan.

Sail Ofizialean honako filmak ikusi ahal izango dira, besteak beste: DeviantLa sombra del tiburónTú no eres yo, We are zombiesRaging GraceHippo, Teoria unibertsalaKilling romance eta The uncle.

Nazioarteko film laburrak, eta bestelako film luzeak ere proiektatuko dituzte. Proiekzio berezien artean Lana eta Lilly Wachowskik zuzendutako Matrix (1999, AEB) eta Álvaro Fernández Armerok zuzendutako El arte de morir (2000, Espainia) izango dira. Publikoaren Klasikoa sailaren barruan, John Boormanek zuzendutako Excalibur (1991, Erresuma Batua/AEB) eta Jon de Sosaren Mamántula (2023, Espainia) filmak ere emango dituzte.

Egitarau osoa hemen ikus daiteke. 

Sari banaketa eta saritu bereziak
Sail Ofizialeko eta Panorama Fantastikoko sailetako epaimahaiez gain, aurten lehen aldiz Gazte Epaimahaia izango da, Euskal Herriko Zinema Eskolarekin lankidetzan. Sail Ofizialeko Film Luze Onenaren sarietako bat emango du. Saritu guztien berri emango da maiatzaren 10ean, BBK Aretoan. Era berean, bi saio berezitan saritutako titulu nagusien proiekzioa egingo dute.

Bestetik, Javier Botet eta Ivan Miñambresek Ohorezko Fant Sariak jasoko dituzte ostiralean, Campos Eliseos Antzokian. Pedro Oleari eta Lamberto Bavari, berriz, Zinemaldiko Estrella del Fantastico saria emango zaie amaiera ekitaldian. Celine Rouzet zuzendari eta gidoilari frantziarrak Fantrobia saria jasoko du eta haren En attendant la nuit (2023) fikziozko filma proiektatuko dute maiatzaren 9an.