What a Terrible World, What a Beautiful World

What a Terrible World, What a Beautiful World https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
The Decemberists
160.zenbakia
What a Terrible World, What a Beautiful World
Moda aldakor eta iheskorren gainetik, folk estiloan fidel mantendu dira hamabost urte hauetan zehar, kalitatea erdigunean jarrita. Zazpigarren lan hau beren ibilbidearen heldutasun geruzaz edertutako laburpena izan liteke. Brit-popera hurbiltzen gaituzten abesti argitsuak aurki ditzakegu diskoaren lehen zatian, eta country abesti bareagoak bigarrenean. The Decemberists-ek ez dute berritzaileak izateko premiarik horrelako abesti gozagarriak sortzeko gai diren bitartean. Cavalry Captain abestian dioten bezala: "zure bihotzarentzat erremedioa dira". Baina kasu, menpekotasuna ere sor dezakete eta.