Wasabi

Wasabi https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Bi bala
161.zenbakia
Wasabi
Betiko bertsoak efektuzko instrumentu berriekin. Beraien abestiak eta bertso-doinu ezagunak letra dotorez janzten dituzte. Euskal gizartearen analisi kritiko umoretsua egiten dute, eta kontzertuetan bertsoak inprobisatzen dituzte. Zerbait azpimarratzekotan, bertsoen maila poetikoa aukeratuko nuke. Hurrengo diskoa prestatzen ari omen daude. Julen Goikoetxearen bateriaren eta Xabier Etxeberria ‘Pitxu’-ren baxuaren gainetik Iñaki Gurrutxagaren gitarra dago. Horren guztiaren gainean, Iñakiren eta Aitzol Barandiaranen ahotsak. Zortzi abesti Wasabi pikante honetan. Betiko bertsolarien umorea elektrifikatzea lortu dute.