The Colour in Anything

The Colour in Anything https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/15
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
James Blake
175.zenbakia
The Colour in Anything
Euria egin dezan desiatzen aurkitu dut neure burua, musika zotil honek egun grisetan zeharo betetzen baitu bere helburua. Lehen hiru abestiei sintetizadore eta piano delikatuek ematen diote hasiera. Dotorezia musikatua. Alta, ondoren datorrena ez da atzean gelditzen; isiltasuna bera entzun daitekeen instrumentu bilakatzen duen pasarte gogoangarriz beteta dago lana. Musikaren bidez soilik lortu daitekeen, eta hitzez azaltzea hain zaila den zirrarak jota zaudenean, azken abestian "musikak ezin duela dena izan" aitortuko dizu. Halere, edertasunak bahituta zaituenean zaila da horrelakorik sinestea.