Sol invictus

Sol invictus https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Faith No More
165.zenbakia
Sol invictus
Aspaldi banandutako taldeak elkartu eta diskoa aterako dutenaren albisteen aurrean gero eta mesfidatiagoa naiz. Are gehiago Refused-en azkenak utzi didan indiferentzia gainetik kendu nahian nabilen honetan. Faith no more aparteko taldea da, ordea, eta disko batetik bestera 18 urte igaro direnik ere ez da nabaritu. Eromena bueltan da: erritmo eskizofrenikoak, pasarte ilunak, argi eztandak... guztia nola ez, Mike Patton-en ahots itzelak gidaturik. Inoiz baino sasoi hobean daudela frogatzeko 39 minutu eskas nahikoak dituzte. Ia ikus daitezkeen abestiak dira, argazkiak bailiran, zuri-beltz ahaltsuan.