My Favourite Faded Fantasy

My Favourite Faded Fantasy https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Damien Rice
158.zenbakia
My Favourite Faded Fantasy
Zortzi abestirekin itzuli da, bere disko berriaren zain eman ditugun zortzi urteengatik barkamena eskatu nahiko baligu legez. Eta noski, hotzarekin batera agertu da, neguan entzuteko aproposak diren disko horietakoa baita, manta musikal bat bailitzan gure zentzumenentzat. Bere abestiek hotzikarak eragiten badizkizute darien zintzotasunagatik da; horren adibide da The Greatest Bastard hunkigarria. Sinpletasunaren dotorezia. Bera isilik egon den urte hauetan bakarlari ugari azaldu badira ere, oraindik ez dio inork itzalik egin. Barkatuta zaude Damien, baina ez dadila berriz ere horrenbeste denbora igaro!