I

I https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
kritika
Testua: Haize Galarraga
Sofa
162.zenbakia
I
Irungo Layo Raser edota Zarauzko Buffalo taldeak ezagutzen dituenari ez zaizkio arraro egingo hirukote instrumentalak. Formazio soil horrek taldekideen arteko sinbiosia errazten du, entsegu lokalean magia antzeko bat sortuz eta emaitza ezezagunak ematen dituen sormen mugagabea bultzatuz. Korrokoi albinua edota Perpausa bezalako izen xelebredun abestien atzean egitura eta erritmo konplexuko math rock momentu gozo eta surrealistak ezkutatzen dira. Diseinu eta formatu zainduko CDaren edizio mugatua altxor txiki bat da, etxeko sofan ederki disfrutaraziko dizuna.