Elementuak

Elementuak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Kalakan
163.zenbakia
Elementuak
Ahotsak instrumentu bakar bezala erabiliz irekitzen da diskoa, aireak bezala, emeki, gure barruak betez. Jarraian datorren abestian ahotsekin batera perkusioak azaltzen dira su txinparten moduan, eta hasi da festa. Tarteka-marteka une pausatu eta barnerakoiak aurki ditzakegu sortutako sutea baretzeko ur baldekadak bailiran. Baina ez da guztiz itzaltzen, ama lurra bera baitabil dantzan tradizioa-modernitatea ardatzean biraka. Lau elementuak euskaldunoi erakutsiak. Euskal musika tradizionalaren berrikuspen honekin Kalakanek gure sustraiak ureztatu ditu etorkizunean indartsu haz daitezen.