Dissociation

Dissociation https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/13
kritika
Testua: Haize Galarraga
Kalpa
173.zenbakia
Dissociation
Grezian gorakada izan duten mugimendu faxisten, jazarpen polizialaren eta biolentziaren aurkako jarrera aktiboa defendatzen dute. Atenaseko kolektiboa izanda, inspirazio iturririk ez zaie falta bertan bizi duten egoerari amorruz beterik abesteko. Erritmo aberats eta biziak dira nagusi, post metal eta hardcore doinuak oinarri dituen diskoan. Bai gitarra zati gehienak eta baita ahotsek ere death metaleranzko joera dute, emaitza dexente gogortuz. Soinua agian hobetu zitekeen, baina orokorren egur zaleentzat lan oso gomendagarria dela esango dugu, eta gainera, diskoaren iraupen laburra kontuan harturik, leku gutxi uzten du aspermenerako.