Berriz jaioko Gara

Berriz jaioko Gara https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
kritika
Testua: Haize Galarraga
Blaka
163.zenbakia
Berriz jaioko Gara
Duela lau bat urte kaleratu zuten Hau da hau diskotik jauzi nabarmena eman dute donostiarrek. Gaztetatik hasteak hobetzeko aukera handiagoa ematen duela frogatu dute bigarren lan honetan. Gure Bazterrak sorkuntza espazioko estudioan eta Beñat Antxustegiren gidaritzapean grabatzeak boskotearen soinua nabarmen hobetu du. Birjaiotze honetan, soinuaz gain, ahots gordinagoa suma dezakegu. Bestetik, gitarrak teknikoagoak dira eta erritmoak konplexuagoak. Surfin Kaos edota Willis Drummond erreferentziatzat aipatzen dituzte; oro har, ‘baserri rock’ bezala bataiatu duten rock’n’rolla dute oinarri.