Badabum badabum!

Badabum badabum! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Leire Palacios
Zezenaren taldea
158.zenbakia
Badabum badabum!
Les Ogres de Barback da play sakatu ostean burura etorri zaidan aurreneko erreferentzia. Hirugarren abestira heldu bezain laster egin du alde, ordea; Ixa-k Teheraneko zaporea dauka. Doinu koloretsu eta jostagarriak eraikitzen dituzte gaita, txirula, arrabita, ukelele, tronpeta, baxu, eskusoinu, tuba eta gitarrek. Erritmo gypsya bikainki jorratzen du seikoteak. Gainera, punta-puntako laguntza izan dute euren lehenengo lana dena plazaratzeko; Iñigo Irazokik grabatu eta nahasi du, eta Jonan Ordorikak masterizatu.