Azken gezia

Azken gezia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Eh Sukarra
173.zenbakia
Azken gezia
Lehen aldiz entzun nuenean errepikakorra iruditu zitzaidan. Baina esan beharra daukat hori dela diskoak duen gauza onetako bat. Abestiak pixkanaka goraka doaz monotonia horren barruan hazten. Melodia landuen hitzak lau eta bosgarren zentzu bat eduki dezakete Nortonen ahotsetan. Musikalki ohiko rockaz gain, sintetizadoreekin ausartu dira. Bederatzi abesti dira soilik baina denek dute musikariok abesti bat sortzean bilatzen dugun zera berezi hori. Singlea Aspaldiko loreak sakona bazen ere, errepikatzen dizuet abesti guztiek merezi dutela. Niretzat, 2015eko diskorik onena.