Moment

Moment https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
kritika
Testua: TESTUA: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Ios
165.zenbakia
Moment
Ziur zuetako askok uste duzuela iPhonera engantxatuta zaudetela. Zalantzak uxatu eta hala ote den ziurtatzeko hauxe duzu aplikazio egokia. ‘Ikusezin’ bezala ezagutzen diren horietakoa da. Zer esan nahi du horrek? Instalatu eta exekutatu besterik ez dela egin behar, eta aplikazioa martxan egongo da zu ohartu gabe. Hala, iPhonea zenbat alditan eta zenbat denboraz erabiltzen duzun jakinaraziko dizu. Informazioa izan arren engantxatuta segitzen duzula? Egunean gehienez erabili nahi duzun denbora ezarri, pare bat ordu, adibidez, eta denbora hori gainditzean aplikazioak telefonoa blokeatuko dizu!