Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen jaialdia egingo dute Gasteizen

Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen jaialdia egingo dute Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/26
berria
Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen jaialdia egingo dute Gasteizen
Ekainaren 13tik 19ra bitartean, tailerrak, antzezlanak, errezitaldiak eta kontzertuak eskainiko dituzte Gasteizko Baratza aretoan eta Oihanederren.

Badator beste behin Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen jaialdia Gasteizera. Ekainaren 13tik 19ra bitartean, egunero bina emanaldi ikusteko aukera izango da Baratza aretoan. Bestalde, Oihaneder Euskararen Etxea bi egunetan izango da jaialdiaren gunea; asteazkenean, ekainak 15, eta ostiralean ekainak 17. Gazteei zuzendutako bi jardueraegingo dituzte bertan; lehiaketa bat eta beka deialdi bat. Ikuskizun bakoitzak 7 euroko kostua izango du, egun bateko bonoak 10 euro, eta hiru eguneko bonoak berriz, 22 euro.

Parisite Kolektiboak eta Baratza aretoak antolatutako jaialdiak erabat euskalduna den emanaldi sorta eskainiko du egun horietan. Jaialdiak lehentasuna emango die sorkuntza garaikideari, bertako ekoizpenari eta kulturari. Hala, antzerki tailerrak eta sorkuntza prozesuan dauden obrak eskainiko dira, esate baterako, tesutak, umorea, musika, poesia antzetua eta errezitaldiak.

EGITARAUA:

- Antzerki tailerra: (ekainaren 13tik 17ra) Aktorearen Dantza Mekanikoa eta Poetikoa, Ander Lipusen eskutik.

- Ekainaren 15a: Sortze prozesu eta lan motzen erakustaldia, DOAN.

- Ekainaren 17a: Zer duzu Amy, Oh My God, DOAN.
                           Zerura eroria, Anodino Teatro.

- Ekainaren 18a: Mr. Señora, Metrokoadroka, teatro errezitaldia.
                           Bihotz salataria, ATX Teatroa.

- Ekainaren 19a: Aitaren larrua, Tripak.
                          Joseba Irazokiren kontzertua, Gora tabernan.