Ostiraletik igandera nagusituko da Olatu Talka Donostian

Ostiraletik igandera nagusituko da Olatu Talka Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiraletik-igandera-nagusituko-da-olatu-talka-donostian/@@download/image/olatutalka15_az_1432808231.jpg
2015/05/28
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Ostiraletik igandera nagusituko da Olatu Talka Donostian
Maiatzaren 29tik 31ra Olatu Talkaren seigarren edizioa nagusituko da Donostian. Donostia Kulturak eta Donostia 2016k antolatuta, aurtengo edizioan Donostiako auzo eta bere bizilagunak protagonistak izango dira, eta horretarako hiriko auzoetan barrena banatuko da egitaraua.

Aurreko urteetako hitzordu interesgarriak errepikatuko diren arren, berrikuntzaz beterik dator Olatu Talkaren seigarren edizioa. Besteak beste, hiriko auzoetan barrena sakabanatuko da programazioa eta Sagues (Gros), Iztueta (Gros), Mentxu Gal Lorategiak (Amara), Alfonso XIII plaza (Antigua), Kontxako arkupeak (Erdialdea) eta Konstituzio plaza (Parte Zaharra) izango dira gune nagusiak.

Egitaraua bihar abiatuko da 11:00etan Alderdi Ederren, mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz Biziz bizi ekimenaren bitartez. Donostia konektatzen duen bidegorri sarea erabiliz, guztira 300 txirrindulari eraman nahi ditu auzoetatik hiriko zentrora. Partaideak Alderdi Ederren bildu eta bizikletaren erabilpena hiri-garraio modura aldarrikatuko dute batukada batek lagunduta.