Martxan da Motxian Eby esketx lehiaketa

Martxan da Motxian Eby esketx lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/10/17
berria
Oarsoaldea edo Buruntzaldean bizi bazara, eta DBH1, 2, 3 edo 4ko ikaslea bazara, animatu eta parte hartu esketx lehiaketa berrian!

Lehiaketan parte hartuz gero, honako sariak eskuratu ahal izango dituzu:

  • 1. saria: 300€ko saria (eskualde bakoitzean)
  • 2. saria: 200€ko saria (eskualde bakoitzean)
  • Herri bakoitzeko bozkatuena: 50€ko saria

Nork har dezake parte?

Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12-16 urte bitarteko gaztetxoek bakarka edo taldeka.

Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango.

 Gaia:

Librea.

Aurkeztu beharreko lanen ezaugarriak:

  • Gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan beharko du (50″-70″)
  • Esketxak nahiz Stop Motion edota Meme teknikak erabiliz sortutako lanak izan behar dute.
  • Lanek euskarazko audio mintzatua izan beharko dute nahitaez.
  • Esketxak edozein gailuren bidez egin ahal izango dira; eskuko telefonoa, bideo kamera, tablet-a, argazki makina, …
  • Edizio lana egin ala ez, aukeran egongo da.
  • Bideo grabazioek originalak izan beharko dute eta beste lehiaketa batera aurkeztu gabeak.
  • Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, Creative Commons-ekoa edo euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izan beharko du.

Esketxak bidaltzeko modua:

(*Esketxak e-postaz bidaltzeko WeTransfer edo Dropbox bezalako zerbitzuak erabiltzea gomendatzen dizuegu, bideoen pisuagatik).

Bi kasuetan esketxaren izenburua eta eskualdea adierazi beharko dira.

Esketxak aurkezteko epea:

2016ko urriaren 10etik azaroaren 18ra

Baloratuko diren alderdiak:

Epaimahaiak baloratuko dituen alderdiak honakoak izango dira:

  • Lanaren originaltasuna
  • Ikus-entzunezkoaren exekuzio teknikoa (plano mota, argiztatzea eta abar).
  • Umorea
  • Karakterizazioa

Ez dira eduki iraingarria, errespetu gabekoa edota erasotzailea duten lanak onartuko, ezta maila oso eskasekotzat jotakoak ere.

Irabazlea erabakitzeko modua:

Sari nagusia ikus-entzunezkoen eta antzerki munduan aditu den epaimahai kualifikatu batek erabakiko du.

Bigarren saria internautek bozketa irekian emaniko bozka kopuruak erabakiko du. Herri bakoitzeko lanik onenaren sariak ere bozketa horretatik aterako dira.

Sari nagusia egokitzen den herriaren kasuan herriko onenaren saria puntu gehien hartu dituen herriko bigarrenak irabaziko du.

Berdinketarik edo aurreikusi gabeko egoerarik gertatuz gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin.

Lehiatuko diren esketxak, azaroaren 21ean, ikusgai jarriko dira www.motxianeby.com webgunean, publiko orokorrak bozkatu ahal izateko.

Internet bidez bozka emateko epea:

Azaroaren 21etik 27ra.

Epai-mahaiak erabakia hartzeko epea:

Azaroaren 28tik abenduaren 3ra.