Lazkanoren ezinezko paisaia imaginarioak

Lazkanoren ezinezko paisaia imaginarioak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lazkanoren-ezinezko-paisaia-imaginarioak/@@download/image/lazkano_2_1472028318.jpg
2016/08/23
berria
Lazkanoren ezinezko paisaia imaginarioak

Jesus Mari Lazkanoren atzera begirako lehen erakusketa handia izango da hau. Ehun obra baino gehiagoren bitartez (formatu handiko margolanak, marrazkiak, oharrak hartzeko koadernoak, etab.) hiru hamarkadatik gorako ibilbide artistikoa erakutsiko da.

Jesus Mari Lazkanoren ibilbide artistikoa aztertzerakoan, argi ikusten da bere bilakaera piktorikoa elkarrekin lotutako bi kausaren ondorio dela: alde batetik, hausnarketa-bidaia bat dugu; bertan aztertu ditu artistak pintura ogibide bezala, irudi piktorikoa irudikapen bezala eta natura inguru bezala. Bestalde, aldian behin hainbat geografiatan egindako bidaiak ditugu. Batzuetan, oso gertukoak dira geografia horiek, eta beste batzuetan, aldiz, urrunekoak bezain imaginarioak dira. Bere pintura, beraz, artearen historian eta historikoki artearen eraginpean egon izan den munduan zehar egindako joan-etorria da.

Jarduera honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea.

Eragilea: Kutxa Fundazioa

Informazio gehiago hemen