Komiki-kontzertu ikuskizun hibridoa, Donostian

Komiki-kontzertu ikuskizun hibridoa, Donostian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/20
berria
Komiki-kontzertu ikuskizun hibridoa, Donostian
Thierry Murat-en 'Au vent mauvais' komikiko marrazkien ondoan, road-movie bisuala, iluna, hunkigarria, irrigarria eta etsitua orkestratuko du The Hyènes musika taldeak

Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxeak komiki-kontzertua hartuko du apirilaren 21ean 19:30etatik aurrera.

Bideo muntaketa baten bitartez, Thierry Murat-en Au vent mauvais komikiko irudi eta testu guztiak diaporama dinamiko modura pantailaratuko dira. Oholtza gainean, pantailaren ondoan eta ilunpean, The Hyenes-eko musikariak zuzenean ariko dira kontakizunaren erritmoa jarraituz. Bolada Txarrean ezohiko ikuskizun hibrido honek irudiekin, musikarekin eta literaturarekin emozionatzea bilatzen du.


'Irudien bidea' erakusketa, maiatzaren 13ra arte


Komiki-kontzertua 'Irudien bila' erakusketaren inaugurazio-ekitaldiaren parte izango da.
Izan ere, Higinia Garay, Jon Juarez, Joseba Larratxe eta Sara Morante irudigileen obrak hartuko ditu Intxaurrondoko Kultur Etxeak maiatzaren 13ra arte.
Lanok malenkonia, fantasia, errealitate eta gogortasun kutsuak uztartzen dituzte.