Ikus-entzunezkoetarako dronak pilotatzen ikasi nahi duzu?

Ikus-entzunezkoetarako dronak pilotatzen ikasi nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikusentzunezkoetarako-dronak-pilotatzen-ikasi-nahi-duzu/@@download/image/drone_1461224066.jpg
2016/04/21
berria
Ikus-entzunezkoetarako dronak pilotatzen ikasi nahi duzu?
CENTA ikasketa zentruak, EasoFlyers eskolarekin elkarlanean, ikus-entzunezkoetara bideratutako RPA Pilotu Ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa antolatu du, halako lehenengoa Euskal Herrian

Drone pilotu zibilak formatzea du helburu Donostiako CENTA eskola datorren maiatza eta ekainerako prestatzen ari den ikasketa programa semipresentzialak. Easo Flyers-ek kolaboratuko du horretan, Gipuzkoako abiazio eskola ofizial bakarrak, eta dronen erabilerarako indarrean den legediak galdatzen duen titulua aitortuko diete programa teorikoa bete, azterketa gainditu eta praktikak egiten dituztenei. 

Gailu hauek ikus-entzunezkoetan dute, egun, aplikazio garrantzitsuenetako bat. Hain justu horregatik sakonduko dute postprodukzio ezagutzetan.

80 orduko ikastaroa izango da, tankera honetako lehena Euskal Herrian.
- ATAL TEORIKOA: Maiatzak 7–21. 60 ordu. Semipresentziala izanik, ikasleek atal teoriko honen zati handi bat online plataforma baten bitartez osatu ahal izango dute.
- AZTERKETA TEORIKOA: Ekainak 4
- PRAKTIKAK: Ekainak 10, 11, 12. 20 ordu.

Ikastaro osoak 990€ko prezioa du, baina soldatapeko langileek bonifikazioak jaso ditzakete Tripartita Fundazioaren bitartez.
Izena emateko bi baldintza: 18 urtetik gorakoa izatea eta '2' motako aeronautika ziurtagiri medikoa edukitzea.