Ezagutzen dituzu Tio Teronen Semeak?

Ezagutzen dituzu Tio Teronen Semeak? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/06
berria
Plazak zein sare sozialak hankaz gora jarri dituzte Tio Teronen Semeak kuadrilla dantzariak; Gaztezulorentzat dantza egin dute!

Euskal dantza eta parranda dira Tio Teronen Semeak dantzari kuadrillaren ‘Frescool’ emanaldiaren oinarriak; herriz-herri saltoka, giro paregabea sortzeko gai dira. Uneaz gozatzen dabiltza eta ez dute festa amaitzeko asmorik.

Gaztezulo haiekin izan da, eta horren emaitza duzu Donostia 2016ren egoitzan grabatutako bideo zoro hau. Haiekin berriketan ibili ginen, eta taldeko kideak ezagutu genituen; elkarrizketa datorren astean irakurtzeko aukera izango duzu webgunean. Dena den, itxaron ezinik bazabiltza, jo kioskoetara eta eskuratu zure 176. alea!

- Tio Teronen Semeak zuzenean ikusi nahi? Ez galdu emanaldi zoragarri hau!