Euskal dantza, mugikorrera salto

Euskal dantza, mugikorrera salto https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-dantza-mugikorrera-salto/@@download/image/gaztezulo_soka__1470401139.jpg
2016/08/03
berria
Euskal dantza, mugikorrera salto
Azkue Fundazioak eta EuskalKultur Erakundeak elkarlanean euskal dantzak hedatu eta sustatzeko Sokaaplikazioa sortu dute. Modu didaktiko eta ludikoan, smartphone zein tabletan,euskal dantza ezberdinak ezagutzera bultzatu nahi dituzte erabiltzaileak.

Bilboko Euskararen Etxean ikusgai dagoen Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren baitan, Azkue Fundazioak etaEuskal Kultur Erakundeak elkarlanean Soka euskal dantzen inguruko aplikazioaaurkeztu zuten joan den ostegunean. Aplikazioa Android eta iOS sistemaeragileetako smartphone zein tabletetarako dago eskuragarri eta dohainikdeskargatu daiteke Google Play eta Apple Store dendetan.


Aplikazioa bi atal nagusitan bereizten da.Alde batetik, euskal dantza modalitate artistiko ezberdinen inguruko testaosatu dute; bertan, lau zailtasun maila ezberdinetan banatuta, jokalariek eurenjakintzak froga ditzakete. Jolasak hirurogei galdera ditu, lau mailatansailkatuta: kautera, bolanta, aurreskularia, eta dantza-maisua. Jolastean,sistemak puntuazio bat esleitzen dio jokalariari, emandako erantzunen arabera.Bukatutakoan gainera, izandako emaitza gainerako jokalariekin osatutakosailkapen batean partekatzeko aukera ematen du. Jokoaren irudi eta edukiezberdinak sortzeko, Bilboko erakusketako argazkiak eta Dantzan.eus atariakeskainitakoak erabili dira.