Donostiarren film proiektuak aukeratu dituzte Zinemaldiko Ikusmira Berriak ekimenean

Donostiarren film proiektuak aukeratu dituzte Zinemaldiko Ikusmira Berriak ekimenean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/30
berria
Donostiarren film proiektuak aukeratu dituzte Zinemaldiko Ikusmira Berriak ekimenean
Kiro Russoren 'Loba', Gerhard Treml eta Leo Caliceren 'Calipatria', Mikel Gurrearen 'Suro'. eta Aitor Merino eta Amaia Merinoren 'Fantasía' izango dira aurtengo programa osatuko duten proiektuak.


Donostia Zinemaldiko IKUSMIRA BERRIAK ekimenak lau proiektu aukeratu ditu 37 proposamenen artetik, berrikuntzan eta esperimentazioan lanean dabiltzan ikus-entzunezko lanei bultzada emateko. Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak eta Donostia 2016k hautatu dituzte lanak; REC saria eskainiko diete bi proiekturi.

Sarietako bat film labur baten sormenera bideratuko dute, REC grabaketa estudioetan hiru astetako lanaldia eskainiz (10.500 euroko balioarekin). Beste sariak film baten garapena lagunguko du, lau astetako lanaldia eskainiz (35.000 euroko balioarekin).

IRABAZLEAK:

- Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa kategorian: LOBA, Kiro Russo (Bolivia).

- Clemont-Ferrand Zinemaldiko film labur esperimentaleko Labo kategorian: CALIPATRIA, Gerhard Treml eta Leo Calice (Austria).

- Kimuak kategorian: SURO, Mikel Gurrea (Donostia).

- EAEko zinegileak kategorian: FANTASÍA, Aitor Merino eta Amaia Merino (Donostia).