'Bizigarriak: Zirkulazioa eta Euforia' programa Donostiako Tabakaleran

'Bizigarriak: Zirkulazioa eta Euforia' programa Donostiako Tabakaleran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizigarriak-zirkulazioa-eta-euforia-programa-donostiako-tabakaleran/@@download/image/bizigarriak_1461310757.jpg
2016/04/22
berria
'Bizigarriak: Zirkulazioa eta Euforia' programa Donostiako Tabakaleran
Kafea, azukrea, tabakoa edota kakaoa bezalako eguneroko bizigarrietatik abiatuta kultura nahiz pentsamendu garaikidea arakatu nahi duen egitarau anitza dakar 2017 amaiera bitarte

Kafea, azukrea, tabakoa edota kakaoa bezalako eguneroko bizigarrietatik abiatuta, ekintza programa zabala osatu du Donostiako Tabakalerak, hurbileko errealitate konplexuaren inguruko hausnarketa bilatuz.

Izan ere, produktu horien kontsumoak aisialdi-gune berriak eratzeko aukera ekarri du eta, ondorioz, horiek aztertuz, gai asko erlazionatzen dituen sare bat osatuko dute: exotikoa denaren bilaketa eta elikadura, lan industrialaren sorrera eta natur baliabideen esplotazioa, kolonialismoa eta sentsibilitateari buruzko teoria berrien agerpena mundu modenoan, besteak beste.

2017 amaiera bitarte, Bizigarriak: Zirkulazioa eta Euforia zikloak hitzaldiak, eztabaida publikoak, mintegiak, erakusketa-saiakerak, kontzertu eta argitalpenak ekarriko ditu Donostiako Tabakalerara.