Bilboko Aste Nagusiko Bertako Metal-Pop-Rock XXXI. Erakustaldia abian da

Bilboko Aste Nagusiko Bertako Metal-Pop-Rock XXXI. Erakustaldia abian da https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/03
berria
Musika
Bilboko Aste Nagusiko Bertako Metal-Pop-Rock XXXI. Erakustaldia abian da
Parte hartu nahi duten taldeek maiatzaren 31 baino lehen egin behar dute izen ematea online, eta antolatzaileek aurreratu dute epaimahaiak bereziki baloratuko dituela emakumeekin eta euskaraz egindako lanak.
 
Aurreko urteetan bezalaxe, Bilboko Udalak bultzatutako ekimen hau Bizkaiko egoiliarrei edota gutxienez taldekide bat lurralde historiko honetan erroldatuta duten taldeei zuzentzen zaie.

Antolatzaileek metalaren, poparen eta rockaren baitako estilo guztiak onartuko dituzte jazza izan ezik, eta bereziki baloratuko dituzte emakumeekin eta euskaraz egindako lanak.

Parte hartu nahi dutenek online egin beharko dute inskripzioa www.bilbao.eus webgunearen bitartez maiatzaren 31 baino lehenago, eta eskabidearekin batera honakoak bidali beharko dituzte:
– 4 kanta mp3 eodta wav formatuan.
– Argazki bat jpg, bmp edota png formatuan.
– Taldearen ibilbidea doc, docx edota pdf formatuan.

Sari gisa, epaimahaiak aukeratutako taldeek 45–50 mintutuko emanaldia egingo dute Aste Nagusiaren baitako Bertako Metal-Pop-Rock kontzertuan.