Bertsomovieda 2016ko irabazlea: Jon Martin eta Izaskun Bernedoren 'Zuk erabaki'

Bertsomovieda 2016ko irabazlea: Jon Martin eta Izaskun Bernedoren 'Zuk erabaki' https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/04/22
berria
Bertsomovieda 2016ko irabazlea: Jon Martin eta Izaskun Bernedoren 'Zuk erabaki'
Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak bostgarren aldiz antolatu du bertsolaritzaren inguruko bideo laburren txapelketa eta 2.500 euro baino gehiago banatu dituzte sei sari ezberdinetan.

Lehiaketaren oihartzuna hazten ari da urtez urte, eta neurri bereko sari banaketa ekitaldia antolatu nahi izan dute aurten. Datorren ostiralean, hilaren 29an, izango da Beasaingo Igartza jauregian.

Bertsomoviedako antolatzaileak "oso gustura" daude aurten jasotako lanekin, urtez urte parte hartzaileak gero eta maila hobea erakusten ari dira eta.

Irabazle nagusi bat aukeratu behar, ordea (1.000€).
2016ko ekitaldi honetan Jon Martin eta Izaskun Bernedoren Zuk erabaki lana gailendu da. Lan oso berritzailea egin dute, ikusleak amaiera askoren artean aukera dezakeen bideo interaktibo bat sortuz, eta bide batez, bertsoaren sormen prozesuan bertsolariaren burutik pasatzen diren aukerak azalduz.

Aipamen Berezia (300€ + bertso onenaren sariaren 250€) Kantuz egin dugu zutaz oroitzean bideo hunkigarriak jaso du.

Gazteen mailan, ordea, Begirada bakoitzean lanari eman dioten Lehen Saria; lagun talde batek egina, eta ez bertso eskola batek.
Maila bereko Aipamen Berezia (150€) Alferraren astea bideoak eraman du.

Bestalde, Publikoaren Saria (500€) ere banatu dute, oraingo honetan Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Kale Heziketa programakoek egin duten Donosti CUP 2015ek eraman du.

Azkenik, ezohiko Sari Berezi bat ere aitortu dute aurten: 150€ko aipamen hau Ormaiztegiko bertso eskolako Zapatistak lanarentzat izan da. Lan honek oinetakoen arteko bertsolari txapelketa bat parodiatzen du, eta bereziki erakargarria da oinetako eta bertso munduan erabili ohi diren hitzekin edo antzeko hitzekin egiten duen hitz jokotik abiatuta bertsomovie oso bati bizia ematea lortu izana.