Badator Xiru festibala!

Badator Xiru festibala! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-xiru-festibala/@@download/image/xutik_1427377438.jpg
2015/03/26
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Badator Xiru festibala!
Martxoaren 27tik 29ra bitarte, ostiraletik igandera, Xiru festibalaren edizio berriak hartuko du Zuberoa. Sorkuntza jaialdiaren 26. urteurrena izango da eta hiru egunez, hainbat hitzordu interesgarri izango dira Gotaine-Irabarnen eta Ospitalepean.

Iaz 25. edizioa ospatu zituen Iparralden, 1990az geroztik antolatzen duten Xiru sorkuntza jaialdiak. Antza, euskal kultura beste hainbat kultura eta arteekin harremanetan jarri eta uztartzeko asmoz antolatu zuten, duela 26 urte, Xiru festibala.
Jaialdiaren aurtengo edizioaren ardatza sustraiak izango omen dira, eta hiru egunez hamaika hitzordu interesgarri nagusituko dira Zuberoako Gotaine-Irabarnen eta Ospitalepean. Lehen hitzordua bihar izango da, 21:00etatik aurrera, Xiroots gaualdiaren eskutik.

Egitaraua


Martxoaren 27an, ostirala: Ospitalepean, Xiroots gaualdia
    •    21:00etan, Elizan: Pierre Vissler, Juantxo Zeberio, Mixel Etxekopar eta Zuberoako kantariak
    •    22:30ean, Saint Blaise ostatuan: Ronnie Lynn Patterson pianista eta Lausset Roots Orkestra

Martxoaren 28an, larunbata: Neskenegüna
    •    15:30ean, Irabarneko karrikan Euskara poesian ibilaldia: Elodie Baffalio, Ronnie Lynn Patterson, Xavier Pinon eta Xiruko artistak
    •    21:00etan, Gotainen: Pierre Rigal dantzaria eta Txorieri proiektua (François Rosse, Et Incarnatus orkestra, Migel Zeberio, Mixel Etxekopar, René Martinez…)
    •    23:00etan: Gathübi taldea.

Martxoaren 29an, igandea: Gotainen
    •    12:00etan: Crasse antzerki musikala (Crotte de Bique konpainia)
    •    15:30ean: Robert Keramsi eta Pierre Thibaud, eskultura eta soinua
    •    16:30ean: Xiberoots eta Gathübi taldeak