Abiatu da Europa bat-batean

Abiatu da Europa bat-batean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/12
berria
Abiatu da Europa bat-batean

Astebeteko bideari gaur ekin dio Europabat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketak. Astelehenetikostiralera bitarte, jardunaldi akademikoak izango dira goizez Donsotiako Miramar Jauregianeta saioak arratsaldez hiriko hainbat tokitan, ADI, GAZTEZULON BI SARRERALORTU DITZAKEZU!

Munduko zenbait kantu inprobisatu ezagutzekoaukera eskaini dute EHU Uda Ikastaroen baitan eskainitako lehen hitzaldiek;arratsaldean lehen emanaldia izango da, eguraldiak hala behartuta, Donostiako Aquariumean.

- EUROPA BAT-BATEAN TOPAKETARAKO BI SARRERA ESKURAGARRI

Astebeteko bideari gaur ekin dio Europabat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketak. Astelehenetikostiralera bitarte jardunaldi akademikoak izango dira goizez Donostiako Miramar Jauregianeta saioak arratsaldez hiriko hainbat tokitan, Donostia 2016k eta Mintzolak elkarlaneanantolatuta, eta EHU Uda Ikastaroekinjardunaldi akademikoen kasuan. 

Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoanizan dira hitzaldiak. Mintzola Ahozko Lantegiko KarlosAizpuruak egin ditu anfitrioi lanak eta ondoren, Egoitz Zelaiakhartu du hitza eguneko lehen hizlaria aurkezteko. Josep Vicent FrechinakHerrialde Katalanetako kantu inprobisatuaren aniztasuna erakutsi du;Valentziako albaes delakotik hasi eta Mallorcako cançons de ximbombadelakoraino begiratu osoa eskaini du valentziarrak, trovoa, jota eta glosa ereaipatuz. Egun adierazpide hauek dituzten erakusleihoak ere aipatu ditu elkarte,ekitaldi eta argitalpenak, kasu; baita, ostiralean Albert Casalsek moduberezituagoan aurkeztuko duen Corrandescola eskoletako proiektua. 

Thomas Nussbaumerrek, Music UniversityMozarteum Salzburgeko etnomusikologo eta doktoreak, gstanzl adierazpideaezagutarazi du. Adierazpidearen izen eta jatorritik abiatu da, horretarakoXVIII.menderaino eramanaz. Ospakizunetan, bereziki ezkontzetan, erabiltzen denkantua da eta txapelketak ere egiten dituzte: Red Bull Gstanzl Battle horietannabarmenena. Gainera, erakustaldia egin dute Norbert eta Hans austriargstanzlsängerrek bertso jarri bat baliatuta.

Jose Sanchez Conesak Cartagenako trovoa azaldudu eta horretan Marín, Castillo, El Minero eta beste zenbait protagonistenestrofak berreskuratu ditu. Trovalia izeneko jaialdiaz ere aritu da Conesa;Cartagenen antolatzen den topagune honetan gaztelaniaz mintzatzen diren munduosoko inprobisatzaileak biltzen dira.

Zipreko ordezkaritzak hartu du oholtza gero;Ktima Folklore Elkarteko kideak izan dira, arropa tradizionalekin jantzita;horien artean inprobisatzailea ere baden Marios Poullasek egin ditu hizlarilanak. Irlan darabilten tsiattista adierazpideaz aritu da zipretarra, bereziki2017an Europako Kultur Hiriburua izango den Paphos hiriburuaren inguruan arretajarriz. UNESCOk ondare ez-material izendatua du tsiattista eta bere aldaeraezberdinak, ahots deiturikoak, sailkatu eta erakutsi ditu Zipreko ordezkaritzakzuzenean kantatuz.

Thierry Rougier frantziarrak BrasilgoIpar-ekialdera eraman ditu bertaratutakoak, hango repente artea eta coquistenjardunaz aritu da, hauen sorkuntza eta egiturak azalduz eta han bertan egindakoikerketan grabatutako audio zein argazkiak uztartuz.

Azkenik, Beñat Krolemek Oholtza, bertsolaritzaeta irudia erakusketa aurkeztu du. Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrakesleitutako proiektu sariari esker eta Lankurenbidez garatu du Oholtza erakusketa Krolemek. Aste osoan izango da ikusgaibertsoa eta oholtzaren formak lotzen dituen erakusketa.

Bihar transmisioaz ariko dira hizlariak.

 

Arratsaldeko emanaldia Aquariumera mugitu da 

Eguraldia ez da lagun gaurkoan, eta portuanizan behar zuen emanaldia Aquariumean izango da azkenean. Kuba, Gales etaZipreko ordezkaritzak ariko dira kantuan, AmetsArzallus eta Andoni Egañabertsolariekin. 19:00etan hasiko da saioa eta sarrerak leihatilan eskuradaitezke 10 euroren truke.


- EUROPA BAT-BATEAN TOPAKETARAKO BI SARRERA ESKURAGARRI