Kamila Gratien: "Erramun Martikorena ikusi nahiko nuke Paxkal Irigoyenen kreazioak kantatzen"

Kamila Gratien: "Erramun Martikorena ikusi nahiko nuke Paxkal Irigoyenen kreazioak kantatzen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kamila-gratien-erramun-martikorena-ikusi-nahiko-nuke-paxkal-irigoyenen-kreazioak-kantatzen/@@download/image/fotomaton_1456398195.jpg
2015/12/15
elkarrizketa
Kamila Gratien: "Erramun Martikorena ikusi nahiko nuke Paxkal Irigoyenen kreazioak kantatzen"
Lehen sasoi arrakastatsuaren ostean, bueltan da EhKz-k eta Kanaldude-k elkarlanean ekoitzitako ‘Busti’ telebista saioa. Koxi Barbierrekin batera aurkezle lanetan ari den Kamila Gratien (Donibane Garazi, 1995) hobeto ezagutu nahi dugu.




Nor elkarrizketatzea gustatuko litzaizuke?

Ene hogei urteak aitzin Nelson Mandelarekin hitz egitea zen helburua. Hori ez baita gehiago posible, eta Antton Lukuren kurtsoak faltan botatzen baititut, berarekin elkarrizketan egonen nindaike.

Bustitzen al zarete zuek ‘Busti’ saioan?
Gazteok bustitzen ez bagina, ez litaike Busti emankizunik izanen!

Nori botako zenioke zuk gustura ur hotz baldekada bat?
Euskara erabiltzen ez duten euskaldunei.

Zer uste duzu behar duela gaur egungo euskarazko telebistak?
Estatutik diru-laguntza gehiago.




Baiona ala Donibane Garazi?
Donibane Garazi. Baionan ikasketak egiten ditut eta biziki maite dut, baina beti plazerarekin sartzen niz ene herrira.

EHZ ala USOpop?
Ez dakit, USOpopera ez bainiz oraindik sekulan izan. Baina EHZri konkurrentzia egitea zaila da ene iduriko.

Ura gasarekin ala gasik gabe?
Ura gasarekin, edaten baitugu ohartu gabe.

Paxkal Irigoyen ala Erramun Martikorena?
Erramun Martikorena ikusi nahiko nuke Paxkal Irigoyenen kreazioak kantatzen.



Telebistak ligatzen laguntzen du?
Ez oraindik, Busti saioan ez baitugu oraino ligatzearen tutoriala atera.

Ohean umorea beharrezkoa da?
Bai, gauza denetan bezala.

Zein da larrua jo duzun tokirik ezohikoena?
Hau enetzat atxikitzen dut, ezkutuan egon dadin, berriz joateko gogoa baitut.

Egin al dizute proposamen zororik?
Lagunek motibatzen nautelarik bestaren egiteko, eta azkenean Sam (alkohola kontsumituta ez gidatzeko gazteei zuzendutako kontzientzia kanpainaren protagonista) izanen naizela jakiten dutalarik.