Aaron Paul: "Gorroto ditut musikalak; esanda geratzen da"

Aaron Paul: "Gorroto ditut musikalak; esanda geratzen da" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/16
erreportajea
Aitor Abaroa @abaroa37
Aaron Paul: "Gorroto ditut musikalak; esanda geratzen da"
Telesailek ikus-entzunezkoen industria lehertarazteak hainbat ondorio
izan ditu. Horietako bat dugu Hollywoodek telesailik arrakastatsuenetako
protagonistak fitxatzera jo duela. ‘Breaking Bad’ dugu horren adibiderik
onena: Aaron Paul gero eta kotizatuago dago, Bryan Cranston kidea bezala.


EZAGUTU GENUEN...
Big Love (Mark V. Olsen, 2006-2011).
Mormoi familia poligamoa protagonista zuen telesail honek sekulako zeresana eman zuen AEBetan. Paulek bigarren mailako pertsonaia bat gorpuztu zuen, baina telebista ekoizleen agendetan sartzeko balio izan zion.



HARRITUKO ZAITU...
Decoding Annie Parker (Steven Bernstein, 2013).

80ko hamarkadan Mary-Claire King genetista eta mediku ezagunak bularreko minbizia familiakideen artean transmititu dezakeen genea deskubritu zuen. Bere pazienteetako baten istorioa du hari gidari filmak.



KARTELDEGIAN...
Triple 9 (John Hillcoat, 2016).

Banku-lapurrak eta polizia aurrez aurre; edo nahastuta? Generoak aspaldian eman duen filmik onena izan daiteke. Telesail zaleek igarriko diote The Wire maisulanaren eragina.



IKUSIKO DUGU...
The 9th Life of Louis Drax

Bederatzi urteko haur bat eta naturaz gaindiko indarrak izango ditu protagonista filmak. 2004an Anthony Minghellak zuzenduko zuela zirudien, baina 12 urte geroago helduko da, Max Minghella semeak idatzitako gidoiarekin.