Zuritoa 160 euroan

Zuritoa 160 euroan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuritoa-160-euroan/@@download/image/87p22newdlhi.jpg
2012/12/13
berria
Zuritoa 160 euroan
New Delhiko gazte batek gauza asko egiteko eskubidea du 21 urterekin. Botoa eman dezake, adibidez. Autoa gida dezake. Ezkondu egin daiteke. Eta kartzelara ere joan liteke. Hala ere, ezin du alkohola edan; 25 urte bete arte itxaron beharko du zerbeza bat hartu ahal izateko. Indiako legeek gogor egiten dute alkohola edaten duten gazteen kontra: 160 euroko isuna ezar diezaiokete, esaterako, zerbeza bat edan duen gazteari (eta mozkortuta borrokan hasiz gero, diru hori bi halako izaten da zigorra). Dena den, gazteek ezkutuan edaten dute. Poliziari eskupeko "txiki" bat ordaintzea isuna saihesteko bide azkarra izaten da, gainera