Zetaren bidea XXI. mendean

Zetaren bidea ekialdearen eta mendebaldearen arteko harremanentzako bide nagusia izan zen K.a. II. eta I mendeetan. 22 mende geroago, bideari jarraiki, bost lagun Euskal Herritik Mongoliarantz joan dira.
Bost lagunek dantza, musika eta antzerki lanak eskaintzen dituzte bisitatzen ari diren herrietan, eta guztia bideoetan eta argazkietan gordetzen ari dira, Euskal Herrira itzultzean ekialde urruneko herrietan ikusitakoa eta ikasitakoa zabaltzeko. Kultur trukea da egitasmo honen gakoa. Maria Jose Gomez, Idoia Zabaleta, Garbiñe Tolosa, Juan Gonzalez eta Amaia Ibarraran dira proiektu honetan murgildu diren euskal herritarrak. Garbiñe Tolosa aktorearekin harremanetan izan gara posta elektroniko bidez, eta hark eman digu bidaiaren gorabeheren eta sentsazioen berri.
Idoia Zabaletari eta Juan Gonzalezi bururatu zitzaien Zetaren Bidean espedizioa egitea. Garbiñe Tolosak azaldu digunez, Idoia eta Juan bidaiari sutsuak dira; Afrikan eta Hego Amerikan ibili ondoren, zerbait falta zitzaiela konturatu ziren eta Asiara joatea otu zitzaien. Bidaiak oso aberasgarriak izaten dira, eta bidaiariek hainbeste jasotzen dutenez, oraingoan bisitatu beharreko herrietan ikuskizun bat eskaintzea pentsatu zuten Idoiak eta Juanek. Ideia horrekin, Maria Jose, Garbiñe eta Amaiarekin jarri ziren harremanetan.
Zenbait oztopo
Maiatzean atera ziren Euskal Herritik eta Europa zeharkatu zuten. Istanbulen "Aurelio" lur orotarako ibilgailua hondatu egin zen eta hortaz, geldialdia egin behar izan zuten, Euskal Herritik beharrezko tresnak bidali eta autoa konpondu arte.
Ekainean Asia erdialdean sartu ziren, Turkmenistan zeharkatuz. "Egun luze eta zailak pasatu genituen mugetan, zenbait arazo izan baikenituen bisatuekin; hala ere, umorez eta lasaitasunez hartu genituen", kontatu digu Garbiñek.
Ez da hori izan, ordea, bidaian orain arte izandako arazo bakarra. Uztaila amaieran, Txinako iparraldetik Mongoliara pasatzeko asmoa zuten, baina, azkenean, planak aldatu eta Kazakhstanetik joan ziren Mongoliara: "Zaila da Txinan autoarekin sartzea. Izan ere, bertako matrikula jarri behar zaio eta hilabete asko behar dira agiriak egiteko. Beraz, azken unean planak aldatu genituen. Agian, bueltan, autoa Mongoliako emakumeei eman ondoren, trenez sartuko gara Txinan. Pena litzateke, hain hurbil egonda, Txina ez bisitatzea".
Biztanleekin harremana
Ekainean eta uztailean, bost lagunak herriz herri ibili dira "Zeru Urdina" ikuskizuna aurkezten, Uzbekistan, Kazakhstan eta Kirgizistango eskola, kanpamentu eta antzokietan. Batez ere, umeei eta emakumeei zuzendu diete dantza-antzerki lana. Gorputzaren lengoaia erabili dutela azaldu digu Garbiñek, hizkuntzarekin egon zitezkeen arazoak gainditzeko. "Oso esperientzia ederra izan da, publikoaren eta gure artean komunikazio polita sortu da; haien begirada eta irribarreak dira oparirik politena", dio Garbiñek.
Abuztuan, aldiz, bidaiariek bira egin dute Mongolian, bertako hainbat musikarirekin batera, emakumeen federazioak antolatuta. Horrez gain, Mongoliako emakumeen bizimodua aztertu dute. Proiektu bat ere badute gai honekin lotuta, "Nortzuk dira estepako emakumeak" izenekoa.
Bidaiako bizipenak kontatzea zaila dela adierazi digu Garbiñek: "Zaila da oraindik esperientziaz sakon mintzatzea. Beharbada, bueltan, atseden hartu ondoren, errazagoa izango da guztia hitzez azaltzea".
Irailaren erdialdean bueltari ekingo diote. Agurtu baino lehen, espedizioan erabilitako autoa Mongoliako Emakumeen Federazioari oparituko diote. Federazioak hirietatik urrun dauden landa-eremuetako herrixketan ikastaroak ematen dizkie emakumeei eta haurrei, eta gaur egun furgoneta zahar bat baino ez dute batetik bestera joateko.
Urrian, azkenik, Euskal Herrira iritsiko dira eta hitzaldiak eta erakusketak egingo dituzte. Gainera, emakume taldeekin elkartuko dira, tailerrak, bideo emanaldiak eta erakusketak antolatzeko. Bestalde, "Nortzuk dira estepako emakumeak" egitasmoan bildutako guztiarekin liburu bat eta CD-rom bat kaleratzeko asmoa dute.
Garbiñe Tolosak Uzbekistanera iristean gertatutako pasadizo bitxi bat kontatu digu: Uzbekistango gobernuko Emakumeen Komiteak egin zigun harrera. "Kaixo" esatea, garagardotxo batzuk hartzea eta "Zeru Urdina" birari buruz hitz egitea espero genuen. Horren ordez, txaranga batekin egin ziguten harrera, eta lorez jantzi gintuzten. Ondoren, astebetez, bulego batean, bertako lehendakariaren erretratuaren azpian, bazkari eta protokolo ekitaldi bukaezinak izan genituen. Haientzat jokatzeko modu zuzenena izango zen hura, baina azkenean handik alde egiteko gogo handia genuen!.

Nolako harrera!