ISTORIO MISTERIOTSUAK (V): Ardoaren legenda urbanoa

ISTORIO MISTERIOTSUAK (V): Ardoaren legenda urbanoa Urrian zehar, asteazkenetan, Euskal Herriko zenbait istorio misteriotsuren berri eman dugu. Bosgarren eta azken atalean, otordu batean, ardoa tarteko, lagun kuadrilla batek izandako ezustekoa kontatuko dugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/istorio-misteriotsuak-v-ardoaren-legenda-urbanoa/@@download/image/pexels-olly-3756623.jpg
2025/10/29

Testua: Agurtzane Gomez

Urrian zehar, asteazkenetan, Euskal Herriko zenbait istorio misteriotsuren berri eman dugu. Bosgarren eta azken atalean, otordu batean, ardoa tarteko, lagun kuadrilla batek izandako ezustekoa kontatuko dugu.
ISTORIO MISTERIOTSUAK (V): Ardoaren legenda urbanoa

Errealitatearekin zerikusi oro, kasualitate hutsa da, edo akaso ez!

Azken bi hamarkadetan, tarteka bolo-bolo zabaltzen den kondaira duzue gaurkoa. Batzuetan protagonistak azpeitiarrak dira; bestetan, tolosarrak, oiartzuarrak, eibartarrak… Kuadrilla gipuzkoar bat dela esango dugu.

Zortzi lagunez osatutako taldeak, antza, astero dirutxoa jartzen zuen, eta behin diru kopuru majoa aurreztuta, Michelin izarra duen jatetxeren batera joaten ziren bazkaltzera. Behin baino gehiagotan egina zuten aurretik. Azken hartan, bakoitzak 700 euro inguru aurrezturik zituela, Arzak jatetxera joateko garaia iritsi zitzaien.

450 eurotakoa omen zen aukeratutako menua, eta soberako diruarekin, bidaia, kopak…eta horrelakoak ordaintzeko nahikoa izango zutela aurreikusi zuten.

Iritsi zen egun handia eta menuarekin batera, 60 eurotako lau ardo botila dastatu zituzten. Kontua iritsi eta guztira 27.720 euroko gastua egin zutela jabetu ziren. Nola ordea?

Izututa, dardarka, kontuko lerroei erreparatu zioten:

  • 8 menu x 450= 3.600€
  • 4 ardo botila x 6.000= 24.000€
  • Kopak eta txupitoak: 120€

"Ardoa izan da!!!". Ezer erreklamatu aurretik, zerbitzariari ardo karta berriz ekartzeko eskatu zioten. Zerbitzariak ardo karta ekarri zuen, eta lagunak zuri-zuri zeuden, ia arnasa hartu ezinik. Karta zabaldu eta aukeratutako ardoaren lerrora eraman zuten hatza: 60.00€. Puntu madarikatua! Ez ziren, ez, 60 euro, 6.000 euro baizik!

Duda barik, bizitzako sustorik handiena hartu zuten! 

 

Istorio misteriotsuak (I): Andresito, Gasteizko ogasunaren eraikineko mamu gaztea
Istorio misteriotsuak (II): Koilaratxoa airean Nafarroako Museoan
Istorio misteriotsuak (III): Neskatoa eta eskua miazkatzen zion txakurra
Istorio misteriotsuak (IV): Bilboko jauregiko pasabide sekretuak