TikTok-ek zure aurpegian aldaketak egiten al ditu zauden tokiko kanon estetikoaren arabera?

TikTok-ek zure aurpegian aldaketak egiten al ditu zauden tokiko kanon estetikoaren arabera? Marian Rubio TikTokerraren ustetan, aurpegian aldaketak egiten ditu TikTokek, eremu geografikoa kontuan izanda. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tiktok-ek-zure-aurpegian-aldaketak-egiten-al-ditu-zauden-tokiko-kanon-estetikoaren-arabera/@@download/image/pexels-mart-production-7480538.jpg
2025/10/28

Testua: Maitane Legarreta

Marian Rubio TikTokerraren ustetan, aurpegian aldaketak egiten ditu TikTokek, eremu geografikoa kontuan izanda.
TikTok-ek zure aurpegian aldaketak egiten al ditu zauden tokiko kanon estetikoaren arabera?

TikToken aktiboa den Marian Rubio irudi-aholkulariaren arabera, TikTokek zure aurpegian aldaketak egiten ditu zuk jakin gabe. "Instagramen eta TikToken bideoak grabatzen badituzu, konturatuko zinen TikToken ederrago agertzen zarela", aipatu du Rubiok. Honen zergatia ere azaldu du: TikTokek zure aurpegian aldaketatxoak egiten omen ditu filtroen bidez, une horretan zauden tokiko kanon estetikoa kontuan hartuta.

Rubiok bideo batean kontatu duenez, ez da gauza bera Europan, Hego Amerikan edo Asian egotea. Bera Balin, Asian, egon da hilabetez, eta hango kanon estetikoa ez da berak bideoak grabatzen dituen tokiko bera. Balin bere burua grabatzen zuenean, azalean beltzaran-kolorea izan arren, aurpegia zuria ikusten omen zuen bideoetan. 

"Kamera pizten nuenean, aurpegia estutzen zidan, beheko aldea, oso aurpegi borobila dutelako eta haien kanon estetikoa aurpegiaren behealdea oso fina izatea delako. Eta azala ere zurixka. Nik gorputzeko eta aurpegiko azala beltzarana neukan, eta aurpegia zuri-zuri agertzen zitzaidan". 

Zer iruditzen zaizu Rubiok kontatutakoa? Zeuri ere gertatu al zaizu?